Topa!-ri buruz

Topa! Arrakala Koop., Kalakalab, Parasite Kolektiboa, Pez Limbo eta Teklak erakundeek bultzatutako ekimena da. 5 erakunde hauek arte, kultura eta sormenaren hainbat arlotan garatzen dute beren jarduera profesionala.

Topa!-k Gasteizko Baratza Aretoan du egoitza nagusi; bertan, sustatzaileek, sorkuntza garaikidearekin, publikoen inguruko lanekin eta kultur kudeaketarekin lotutako proiektuak amesten eta diseinatzen dituzte
Topa! 2017an hasi zen imajinatzen, 2021ean forma hartzen joan zen, eta 2022an eratu da elkarte gisa. Funtsean, diziplina arteko lankidetzarako eta kogobernantza-ereduetan esperimentatzeko nahia gordetzen du, eta zaintza eta babes kolektiboko balio handiko proiektua da.

Erakunde bultzatzaileak

Arrakala kooperatiba txikia da eta arte eszenikoen areto bat kudeatzen du: Baratza Aretoa. Baratzako lantaldearen asmoa da, sorreratik, tokiko eszena erraztea, hizkuntza eszeniko berriak herritarrei hurbiltzea, sortzaile berriak prestatzea, eta kultura sortzea arlo guztietan. Horretarako, Baratzak egoitzak, klaseak eta programazio eszenikoa eskaintzen ditu.

Kalakalab kultura, hezkuntza, zinema eta arte garaikideko eragile profesional independenteek osatzen dute. Bere jarduerak, sorkuntza, kudeaketa, prestakuntza, aholkularitza, gaikuntza, proiektuak diseinatzea eta gauzatzea eta beste ikus-entzunezko zerbitzuak biltzen ditu.

Zinema publikoarengana hurbiltzeko duen modua ikus-entzunezkoa ahalduntzeko tresna gisa eta gogoeta eta pentsamendu kritikoaren katalizatzaile gisa ulertzea da.

Parasite Kolektiboa antzerkia eta dantza garaikidea batzen dituen arte eszenikoen kolektiboa da. Bere jarduera hiru adarretan biltzen da: gorabidean dauden artisten prestakuntza eta gaikuntza, Administrazio Publikoekin loturarik ez duten publikoekin batera sortzera bideratutako bitartekaritza eta diziplinarteko eta egoera espezifikoetako lanak sortzea. Lan-arlo bakoitzera talde-lankidetza horizontaletik hurbiltzen da, eta bere prozesuetan garrantzi handia dauka ikerketak. Artistek, parte-hartzaileek eta publikoek beren gorputzei, sorkuntzari eta artearen eta komunitatearen arteko harremanari buruzko ikuspegi berriak eskaintzeko prozesuek duten ahalmenaren aldeko apustuan oinarritzen dira beren proiektuak.

Bere proiektuak ikuspegi berriak eskaintzeko prozesuek duten ahalmenaren aldeko apustuan oinarritzen dira, bai artisten, bai partehartzaileen baita publikoaren gorputzek, sorkuntza eta artearen eta komunitatearen arteko harremanean.

Pez Limbo Arte Eszenikoen konpainia bat da, bere ekoizpena sorkuntza propioan oinarritzen duena, mestizajea arte eszenikoen esparruko sortzaileekin eta beste konpainia batzuekin, umorea, azidotasuna eta poesia nahastuz, betiere errealitateari begirada kritikoa emanez.

2011n sortua, aretoko zein kaleko ikuskizunak sortu ditu, eta kezka berezia sortu du antzezpen eszenikorako espazio alternatiboak bilatzeko eta arte eszenikoen eta beste ingurune batzuen arteko bitartekotzarako; Jaialdia 150gr. nabarmendu du hiri-ingurunean, PIX KAT gazteekin eta AntzokOH! Landa-eremuetan.

Gizarte-konpromisoa duen estudioa da Teklak, eta beren jardunean sormena, ezagutza eta pentsamendu kritikoa sustatzen duten beste eragile batzuk laguntzen ditu beren proiektuak martxan jartzen eta sendotzen.

Zerbitzu espezializatuak eskaintzen ditu audientzien garapenaren alorrean, komunikazioan, ikus-entzunezko dokumentazio sortzailean eta kudeaketan, eta gai horiei lotutako proiektu propioak ere garatzen ditu.

Tokiko testuingurua eta nazioarteko eremuak dira bere lan esparrua.

Gaurkotasuna

Lan-arloak

Sorkuntza garaikidea

Topa!-k lan egiten du hau hazteko, hedatzeko eta profesionalizatzeko.

Helburu nagusiak:

  • Hainbat adierazpen artistiko bateratzea: diziplinartekotasuna.
  • Esperimentazio sortzailerako laborategi bat sortzea.
  • Sortzen ari diren artistei eta/edo gazteei bidea erraztea.
  • Sormen-prozesuak laguntzea: barrutik edo kanpotik.

Publikoekin lan egitea

Topa!-k uste du publikorik gabeko kulturak ez duela zentzurik, eta horregatik bilatzen du ezagutzak, talentuak eta baliabideak partekatzea, dauden publikoak gurutzatzeko, beste audientzia berri eta ezberdin batzuk aurkitzeko eta kultura eta herritarrak erlazionatzeko modu berriekin esperimentatzeko.

Helburu nagusiak:

  • Baratza aretotik hurbil bizi diren publikoekin loturak sortzea eta sendotzea.
  • Ikusleen zirkulazioa erraztea proiektuan eta espazioan, eta haien artean komunikazio-zubiak sortzea.
  • Ezagutza sortzea bere esperientziatik abiatuta, kultura-audientzien arloko proiektu erreferente bihurtuz.

Kultura-kudeaketa

Topa!-k pertsonen, erakundeen, proiektuen eta espazioen arteko harremanak sendotzea du helburu, eta, horretarako, kudeaketarako hurbilketa bat proposatzen du, sormenaren ikuspegitik.

Helburu nagusiak:

  • Baratza Aretoa topagune bizi, abegikor eta erabilera anitzeko gisa sendotzea.
  • Kooperatibitatearekin eta komunaltasunarekin esperimentatzeko laborategi bat sortzea.
  • Beste kultur-egitura batzuei laguntzea beren proiektuak garatzen.
  • Kultura jarduera-sektore gisa garatzen laguntzea.