Buró/Bureau/Oficina/Office
TOPA! ekimenak eskaintzen duen mentoring zerbitzua da Buró, eta hasten ari diren kultur eragileei beren ideiak edo proiektuak garatzen laguntzea du xede. Kudeaketaren arloko mentoring bat, eta/edo alderdi artistikoekin lotutakoa; horixe baita TOPA!, nahasketa bat, hibrido bat, interes komunek mugiarazten dituzten erakunde eta pertsonen multzo bat, zuzeneko kulturak eta publikoek bat egiten duten topagunea, antzerkiaren eta ikus-entzunezkoaren arteko, performancearen eta euskararen arteko topagunea lantzeko, betiere hurbiltasunetik.
Norentzat da? Gasteizekin eta Arabarekin lotura duten sortzaile eta/edo kudeatzaile hasiberrientzat, kanpoko ikuspuntu baten beharrean daudenean proposamen artistiko bat edo kultur proiektu bat aktibatzeko edo garatzeko.
Tutoretza pertsonalizatu unitarioa
- 60-90 minutuko saioa gai zehatzei buruzko zalantzak edo galderak argitzeko, eragilearen beharraren arabera.
- Formatua aurrez aurre edo bideokonferentzia bitartez izan daiteke.
- * Kostua: 5€/saioa Gasteizen erroldatuta daudenentzat, eta 20€ beste herri batzuetakoentzat.
Proiektuaren mentoretza
- Gutxienez 5 saio eta gehienez 7.
- Banakako saioak dira, aurrez zehaztutako epe batean egiteko.
- Askotariko gaiak landu daitezke, mentore berarekin edo lantaldeko hainbat mentorerekin.
- Proiektu bat garatzen laguntzeko, gai praktikoetan edo estrategikoetan.
- * Kostua: 25€/mentoretza Gasteizen erroldatuta daudenentzat, eta 75€ beste herri batzuetakoentzat.
Taldeko Buró-Ágora
- Taldeko 3 saio dira, egun erdikoak; hainbat eragile bildu eta, taldean, bideratzaile batek edo batzuek lagunduta, egunerokotasunean sortzen diren gaiak landuko dituzte.
- Data zehatzak proposatuko dira eta TOPA!-ri dagozkion askotariko gaiak aztertuko dira: sorkuntza, ikus-entzuleekiko harremana, proiektu komunitarioak, diziplinen hibridazioa, kultur kudeaketa zabaldua.
- * Parte hartzen duten erakundeek 3 saioetara joateko konpromisoa hartu behar dute. * Kostua: 3 saioak 20€ Gasteizen erroldatuta daudenentzat, eta 60€ beste herri batzuetakoentzat.
- ÁGORA saioen (taldekoak) kasuan, deialdi berezia egingo da eta, horretarako, formulario bat bete beharko duzu, informazio gehiago izan dezagun. Hiru egunak batera argitaratuko ditugu, eta izena emateko epe bat finkatuko dugu./span>
Nola eskatu zerbitzu hauek: «bakarkako saio bakarra» edo «laguntza jarraitua»:
Noiz?
Urteko edozein unetan.
Nola?
Formulario hau bete behar da.
Informazio hori jasotzen dugunetik gehienez ere astebeteko epean, eskaera egin duen pertsona eta/edo kolektiboarekin harremanetan jarriko da TOPA!.
Informazio gehiago:
Irene Intxausti
Teklak estudioaren bazkide sortzailea. Teklak. Komunikazio eta Audientzien Estudioa enpresaren bazkide sortzailea; enpresa horrek kultur arloko erakunde eta elkarteei laguntzen die publikoekin, komunikazioarekin eta ikus-entzunezko dokumentazioarekin lan egiten. Irene Musikaren Zientzia eta Historian lizentziaduna da (UCM), baita Ikus-entzunezko Komunikazioan ere (EHU), eta graduondoko ikasketei dagokienez, Komunikazioaren Kudeaketa Kultura Erakundetan (UCM) eta Ekintzailetza eta Berrikuntza Soziala (UNED) egin ditu.
#publicos #diseñoproyectos #comunicacion #evaluacion
Eduardo Hernando
2011. urteaz geroztik Pez Limbo antzerki konpainia kudeatzen du. Arte eszenikoen bitartez, sentsibilizazioko eta bitartekaritzako kultur proiektuak publikoekin sortzen espezialista da, konpainiaren beraren sorkuntza lanean oinarrituta. Produkzioa diseinatzen, finantzaketa bilatzen, kudeaketa administratiboan, banaketan eta zure proiektu artistikoak bitartekaritza proiektuetara egokitzen lagun diezazuke.
#financiacion #gestion #distribucion #produccionescenica
Ricardo del Conde
Ikus-entzuneko errealizadorea eta kultur kudeatzailea; Mexikon jaio zen, baina duela 6 urte bizi da Euskal Herrian. 2016. urtean KALAKALAB sortu zuen, eta hortik atera dira ZINELEKU eta Gaztefilmfest. 2020tik produkzio-etxea da (nazioarteko jaialdietan debuta ere egin du). Fikziozkoak ez diren zinema proiektuen garapenean esperientzia du.
#gestion #asesoramientoartistico #interdisciplinariedad
Jemina Cano
#gestion #financiacion #circuitosescenicos #derechosdeautoria
Hannah Whelan
#asesoramientoescenico #mediacion #comunicacioncontenidoartístico #propuestasartisticas
Garazi Lopez de Armentia
#danza #artesdelmovimiento #trainingartistico
INTERESGARRIA IZAN DAKIZUKE……
TOPA!-k bere webgunean partekatzen duen baliabideen bankua. Gidak, eskuliburuak, dokumentuak eta abar bildu ditugu; atala arian-arian osatzen ari gara, kultur komunitatearentzat interesekoek izan daitezkeen gaiekin.