DBHko eta Batxilergoko tutoreentzako prestakuntza.
Ordubeteko 4 saio, hiruhilabete berean, ikastetxean bertan.
Saio horien helburua dantza, antzerki, performance eta ikus-entzunezkoetatik datozen dinamikak eta lan metodologiak ezagutaraztea izango da. Ikasgelako egunerokoan nahiz garatzen ari diren proiektu artistikoetan inplementatzeko baliabide baliagarriak izango dira.
Plaza mugatuak, izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituak.
Diruz lagundutako prestakuntza, parte hartzen duten ikastetxeentzat kosturik gabea, Beñat Etxepare antzerki programazioarekin lankidetzan emana.